Radar bat jarri dute Karmengo Ama ikastetxearen sarreran
Abiadura neurtzeko gailua Ulia etorbidean jarri dute, ikastetxearen atearen parean, onezkoen eta, bereziki, ikasleen segurtasuna bermatzeko.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/03/radar.jpg)
Trintxerpeko Ulia etorbidean, Karmengo Ama ikastetxearen sarreraren parean, ibilgailuen abiadura neurtzeko gailu bat jarri du Pasaiako Udalak. Izaskun Gomez alkateak adierazi du radar berriak oinezkoen segurtasuna bermatzea duela xede, “eta, bereziki, Karmengo Ama ikastetxe publikoko ikasleena”.