Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Aldakoeneako haur eskola auzo-udal izango da

Kultur ekipamendua egitea Beraungo Aldakoenea kaleko haur eskolan aurreikusia zuen udalak. Hasierako proiektu hori norabide aldaketarekin dator orain; eraikina auzo udal bihurtuko da, eta bertan Zu! Zure Udala arreta zerbitzua eta Gizarte Zerbitzuak kokatuko ditu udalak.

Eñaut Gracia eta Aizpea Otaegi Aldakoenean goiko aldeko auzoei begirako udal ekipamendua hartuko duen eraikinaren aurrean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/03/18

Kultur ekipamendua egitea Beraungo Aldakoenea kaleko haur eskolan aurreikusia zuen udalak. Hasierako proiektu hori norabide aldaketarekin dator orain; eraikina auzo udal bihurtuko da, eta bertan Zu! Zure Udala arreta zerbitzua eta Gizarte Zerbitzuak kokatuko ditu udalak Beraungo auzotarrez gain, Kaputxinoetakoek, Alabergakoek eta Galtzarabordako goialdekoek eskurago izan ditzaten udal zerbitzu horiek. Udalak zein gizarte zerbitzuek eskaintzen dituzten tramite eta eskaera guztiak bertatik egiteko aukera izango dute, inguru horretan bizi den Errenteria-Oreretako biztanleriaren zati handi bati Erdigunera joan behar izan gabe zerbitzua emateko.

Aizpea Otaegi alkateak eta Eñaut Gracia Gizarte Zerbitzuetako Saileko eta Modernizazioa, Informazioaren Gizartea eta Herritarren Parte-hartzea azpisaileko zinegotzi ordezkariak egin dute gaur agerraldia, Aldakoeneako eraikinaren aurrean. COVID-19aren pandemiak zer pentsatua eman diela esan du Otaegik udal ekipamenduaren hasierako ekipamenduaren izaeraren aldaketa azaltzeko unean: “Zaintzak duen garrantziaren inguruan, baina baita udal zerbitzuak eta udala bera ere herritarrengandik ahalik eta hurbilen egoteak daukan garrantziaz zerbait ikasarazi digu. Pentsatzen dugu etorkizuneko erronkei erantzuteko garrantzitsua dela udal zerbitzu horiek dezentralizatzea”.

Funtsean bi udal zerbitzu horiek eskainiko ditu ekipamendu berriak, baina beste dotazio batzuk ere izango ditu; hemeroteka eta auzo areto txikia atonduko dituzte bertan auzotarrek formatu txikiko ekitaldiak antolatzeko aukera izan dezaten. Zerbitzuetarako administrazioko langileez gain, sei gizarte langile eta koordinatzaile bat arituko dira zerbitzu berrian.

Eraikinaren obraren egoeraren berri ere eman du Otaegik. Horren harira, duela bi urte esleitu zitzaiola obra hori enpresa bati ekarri du gogora, “eta ezusteko hainbat eduki ditugu. Batetik tentsio ertaineko kable bat planoetan jasota ez zegoena azaldu zen atariaren aurreko aldean eta horrek obnra eten beharra ekarri zuen Iberdrolak berari zegozkion lanak egin zitzan kablea lekuz aldatzeko”. Hori konponduta eta obrari berrekin behar ziotenean, eraikina barrutik kutsatuta egon zitekeen susmoa, “amiantoa egon zitekeela ikusi zen eta amianto hori kentzeko esku hartze bat ere egin zen. Horrek guztiak obra bi urtez atzeratzea ekarri du”.

Esleitua izan zen enpresa duela bi urte obrak egiteko, orduko baldintzetan jarraitzeko asmorik ez duela jakinarazi diela esan du bestalde, alkateak. Hori horrela, eta bi aldeek adostuta, kontratua bertan behera utzi eta berriro lizitaziora aterako du udalak, “urrats horiek lehenbailehen egin nahi ditugu, irailean bertan obrak berrartzeko moduan izan gaitezen”.

Gizarte Zerbitzuetan gaur egun artatzen diren txostenen %40 Errenteria-Oreretako auzo horietako goiko aldekoak direla zehaztu du bere aldetik Graciak.

Gaurko agerraldian eman duten informazio guztia gainontzeko alderdi politikoekin partekatu dutela ere jakinarazi du Otaegik.

Udal Ekipamenduaren izaeraren aldaketaren gaineko informazioa izan dutela bizilagunek zehaztu du Graciak. Horretarako Bernar Lemos Auzoetako zinegotzia izan da beraiekin. Beraungo Auzo Elkarteak oso positibotzat eman duela proiektua gaineratu du, “egin genituen asebetetze inkestetan azaldu zen herritarren aldetik kezka edo nahi hori, beharrezkoa jotzen zutela zerbitzuak hurbiltzea”. Jubilatuen elkartearekin berriz, gaur bertan izan direla zehaztu du Graciak, “900 bazkide dira eta beraiek ere pozik azaldu dira”.

Orain garrantzitsua lizitazio prozesua azkar joatea dela zehaztu du azkenik Otaegik, “obrak irailean berrartzeko aukera izan dezagun. Birgaitze prozesuak urtebete eraman dezake behin esleipena egin eta lanak berriro hasita”. Udalak 100.000 euro inbertituko ditu udal ekipamendu berri horretan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.