Errigorako produktuen dastaketa, bihar Tiñelun
Dastaketa 18:30etik 20:00etara egingo dute. Errigorako produktuak erosiz, Nafarroa hegoaldeko nekazariak eta euskalgintza laguntzen dira.
Bihar (ostirala) 18:30etik 20:00etara Errigoraren produktuak dastatzeko aukera izango da Tiñelun. Behin horien kalitatea ziurtatuta, produktuen eskaera egiteko aukera izango dute hala nahi duten guztiek.
Udaberriko kanpaina betean da Errigora. Saltzen dituzten produktuen etekina Nafarroa hegoaldeko nekazariak nahiz hango euskalgintza laguntzeko dira.