Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Dolareak jakintzaren zukua emango du orain

Iturriozko Garmendi baserrian 1994ra arte egon zen dolareak mende laurden baino gehiago eman du Oiartzungo Udalaren biltegietan. Orain Gordailuan jasoko dute.

garmendi dolarea Udaleko langilea, XVI. mendeko dolarea mugitzen. Atzean, iragorritarrak.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/03/19

Goizean goizerako jarri zuten zita, gaur zortzirako. Garmendi baserriko dolarea, azkenean, udaleko biltegietatik mugituko zuten.

Hartu zuen azkeneko aterpea Ibarreko udal biltegiak izan ziren, eta ate parean zeuden iragorritarrak, zain, garabi handi batek aldundiak Irunen duen Gordailuara nola eramango zuen ikusteko.

Beren etxeko gela batean erdi-ezkutuan egon zen makina erraldoiari gero arte esateko aukera ez zuten galdu nahi izan.

Garmendi baserrikoa ez da nolanahiko dolarea. Pertikadun dolarea da, mota horretako geratzen den azkenetakoa. Balio historiko handia duen elementua den arren, iragorritarrek kasualitatez izan zuten haren berri.

Horrela gogorarazten du Josebe Iragorrik: «Guk, hasteko, ez genekien dolarerik zegoenik. Baserriko zona horri tolare deitzen genion, eta baserriko sagarrekin sagardoa egiteko bazegoen beste dolare bat».

1993an baserrian obrak egiteko asmoa zuten, eta orduan ondarearekiko interes handiz eta oso aktibo ari zen talde bat hurbildu zen Iturriozko etxera: Oiartzun Bailarako Izadi Elkartea (OBIE). «Iñaki Arbelaitz, Nikolas Etxebeste eta Joxe Manuel Lekuona eta hauek etorri ziren. Obrak egiten hasten zirenean, gure baserria zaharra zenez, azaldu ziren ikustera ea intereseko zerbait harrapatzen zuten».

OBIEko kideek erreparatu zioten dolarearen balio historikoari. «Segituan biga bat ikusi zuten, jarraipen bat egiten hasi, eta ikusi zuten historikoa zela, XVI. mendekoa», adierazi du Josebe Iragorrik.

Mailu Iragorri bere ahizpak gogoan du nola pareta pikatu ahala, agertzen hasi zirela biga gehiago. Ondoko pareta ere historikoa zen, eta hori errespetatuta egin zituzten Garmendi baserriko obrak.

Dolarea, berriz, Oiartzungo Udalari eman zioten dohaintzan, 1994ko urrian sinatutako hitzarmenean. Dolarea bere horretan oso-osorik atera zuten baserritik, garabi handi batekin, Mailu Iragorrik gogorarazi duenez.

«Udalak, garai hartan, esan zuen museo bat egiteko asmoa zeukala, eta esposizio bezala jarriko zela gure baserriko dolarea. Ikusi zen ez zela egingo, eta hor desmuntatua egon da hainbat urtez».

Iñaki Arbelaitz OBIEko kide zenak aurkikuntzaren garaian Egin egunkariari azaldu zionez, dolarea ez zen eraikinaren elementu gehigarria, baizik eta egituraren beraren parte zen, baserriari eusten laguntzen ziona. Horrela deskribitu zuen dolarea: «Bi zutabe parekoa, zirrikitu bertikalekin, non sartzen ziren sagarra prentsatzeko palankak». Hamabi metroko luzera zuen erromatarren garaiko teknologian oinarritutako makinak.

Dolarea bera aurkitzeak baserriaren historian sakontzeko parada eman zien. Andoni Iragorrik Oiartzungo Udala Informatzen aldizkariari 2019an adierazi zionez, hasierako baserria identifikatzen lagundu zien hark. «20×5 metroko harrizko errektangulo bat zen. Esan zigutenez, bertan bizi ziren familia eta ganadua elkarrekin, berotasuna mantentzeko, eta horma belztuta zegoen. Pixkanaka, baserria handituz joan zen. Horregatik dakigu baserria XVI. mendea baino lehenagokoa dela. Esan zigutenez, Iturriozko dorretxearen garaitsukoa izan daiteke, XIV. mendekoa».

Suberri Matelo historialariaren arabera gutxi dira gordetzen diren dolareak, eta are gutxiago oso-osorik.

Sagardoa egiteko erabiltzen zuten dolare zahar hura, eta orain beste modu batean aterako diote zukua. Josebe Iragorriren arabera, pozik daude emango dioten erabilerarekin: «Esan dutenez, estudio moduan asko balio diete biga horiek, ikasteko zein garaikoa zen, nolakoa zen eta abar. Agian noizbait muntatuko dutela esan dute… Jakitea balioko duela zerbaiterako, horrek poza ematen digu. Oxala aita biziko balitz eta ikusiko balu…».

Erlazionatutako edukia[Galeria] XVI. mendeko dolarea, toki egokiago batera
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.