Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraGizartea

Zergak ere arinago dira euskaraz

Errenta aitorpena euskaraz egitera animatu dituzte Oarsoaldeko herritarrak.

Laura Muñoz, Loreto Osa, Josu Delgado eta Itziar Ostolaza.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2021/03/24

Errenta aitorpena euskaraz egitera animatu dituzte Oarsoaldeko herritarrak. Agerraldia egin dute gaur goizean Errenteria-Oreretan Gipuzkoako Foru Aldundiak errenta aitorpenerako duen egoitzaren aurrean, Josu Delgado Oiartzungo Euskara zinegotziak, Laura Muñoz Lezoko Ogasun zinegotziak, Loreto Osa Pasaiako Euskara zinegotziak eta Itziar Ostolazak Errenteriako Udal Hizkuntza Politikako zinegotziak.

Ostolazak hartu du hitza lau udalerrietako ordezkarien izenean, eta gogora ekarri du duela hiru urte abiatu zutela kanpaina modu bateratuan lau udalek. Oiartzunek aspaldian hartu ziela aurrea ere nabarmendu du, horiek 2004. urtean hasi baitzuten errenta aitorpena euskaraz egitera animatzen zuen egitasmoa. Kanpainaren helburua: Oarsoaldeko lau udalerrietako zergadunak errenta aitorpena euskaraz egitera animatzea.

Kanpainari beste bi mugarri jarri dizkiotela erantsi du Ostolazak: “Alde batetik, administrazio publikoan euskal herritar orori tramite administratiboak euskaraz egiteko eskubidea bermatzea; bermatze hutsa, ordea, ez da nahikoa, herritarren aktibismoa eta nahia funtsezkoa da kasu honetan tramitazio guztia euskaraz egin daitezen. Bitartekoak administrazioak jarri dituen arren, hori gauzatuko duten herritarrik gabe zinezkoa litzatekeelako kanpaina egi bihurtzea”.

Herritarren eskubideak bermatzearekin batera, halako iniziatiba batek administrazioa bera euskalduntzen laguntzen duela aitortu du Ostolazak: “Tramitazioa euskaraz eskatu edo egiteak dakar berarekin erakunde barruan izapide horiek guztiak euskaraz egiteko bide bat irekitzea, eta erakundeon ikuspegitik bada garrantzitsua administrazio publikoek, barne lanketa hori ere, euskara hutsez egitea eta urrats horiek egiten jarraitzea”. Kanpainaren funtsak, beraz, bi oin horiek barnebiltzen ditu.

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen logikaren barruan kokatzen dela Oarsoaldeko lau udalen kanpaina hori erantsi du. “Dinamika, euskarriak eta logika berak bat egiten du UEMArekin, nahiz eta gure eskualdean udal bakarra izan kide, Oiartzun”.

Nahikoa sari da euskaldunentzat euskaraz izapideak egitea, hala uste du Ostolazak, baina horretaz gain, herri bakoitzak zerga aitorpena euskaraz egiten duen herritar bat sarituko du, otordu batekin, “euskararen normalizazio bidean urratsa hau egitea nahikoa pizgarri bada ere, sariak pizgarri bat gehiago gehitzen dio iniziatibari”.

Loreto Osak gaineratu duenez, 2023rako Gipuzkoako Foru Ogasunak jarritako helburuari ondar alea batzea da kanpainaren helburua, bestalde, “2023an 100.000 zergadunek euskaraz egitea zerga aitorpena”. Gogora ekarri du hiru bide direla zerga aitorpena egiteko: “Errenta mekanizatuko bulegoetan artatuko gaituen langileari errenta aitorpena euskaraz egin nahi dugula jakinarazita; autolikidazioa jasotzerakoan onartzeko garaian euskaraz egiteko aukera eskaintzen du; azkenik, aholkularitza baten bidez egiten badugu euskaraz egin nahi dugula izatea”.

Bidea egiten ari direla gaineratu du Osak, “poliki, baina badoa”.

Joxe Luix Agirretxe Oarsoaldeko Euskara Saileko zuzendariak zozketan parte hartzeko jarraibideak eman ditu. Batetik whatsapp bidez mezua zabalduko dute eta lotura izango da bertan izena emateko. Eta paperezko txartelak ere aterako dituzte, udal bulegoetan, lau udaletako euskara zerbitzuetan eta aholkularitzatan zabalduko dituzte. Horiek bete eta aurkeztea nahikoa izango da otorduaren zozketan parte hartzeko.

Datuak ere eman dituzte, kanpainak hiru urtean —Oiartzunen kasuan 17 urte dira— egiten ari den bidearen erakusgarri. Mantso doa, baina gora euskaraz errenta egiten dutenen kopurua.

Errenteria-Oreretan 1.751 errenta aitorpen egin ziren euskaraz iaz, kopuru osoaren %9a —2018an, 1.596 izan ziren euskaraz, kopuru osoaren %8—. Lezon 639 errenta aitorpen egin zituzten iaz, kopurua osoaren %20 —2018an, 615 izan ziren, %19—. Oiartzunen, berriz, 2094 egin zituzten euskaraz iaz, %37 —2018an 2.009 izan ziren, %36—. Pasaian, azkenik, 741 errenta aitorpen egin zituzten euskaraz iaz, %9 —2018an 698 izan ziren, %9 ere—.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.