Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Laguna' izeneko ontzi veneziarra eraikitzen ari dira Albaolan

Itsas historia bi kulturen arteko elkargune bilakatzen ari dira Itsas Kultur Faktorian. Aprendiztegi eskolako ikasleek hilabeteko epean amaituko dute eraikuntza.

Aprendiztegi eskolako Saul Hoffmann eta Ioanna Moutosidi ari dira ontziaren eraikuntza gidatzen.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/03/25

Gaur, martxoak 25, 1.600 urte bete dira Venezia hiriaren sorreratik, eta Albaolan zurezko omenaldi berezia egin dute urteurrena ospatzeko: Sando s ‘ciopon veneziar ontzi baten eraikuntzaren aurkezpena. Hilabeteko epean amaituko dutela aurreikusi dute.

Gaur goizean erakutsi dute lehenengo aldiz ontziaren eskeletoa kultur faktorian Aprendiztegi nazioarteko eskolako bi ikaslek -Saul Hoffmann italiarra eta Ioanna Moutosidi greziarra-, Xabier Agote presidenteak eta Xabier Alberdi Albaolako ikerketa departamentuko eta Euskal Itsas Museoko zuzendariak.

Hoffmann eta Moutosidi ari dira ontziaren eraikuntza gidatzen eskolaren barne. Laguna izena jarri diote, zentzu bikoitzean: italieraz, gaztelaniaz bezala, Veneziako ingurune naturalari erreferentzia egiten dio, eta gainera, euskaraz hitzak adiskide adiera duelako.

Faktoriako presidenteak ontzigintza eskolako ikasleen lana aintzatetsi nahi izan du goizeko topaketan: “Ezin baita ondarearen zaintzarik egon, ez bada bermatzen ezagutzarik”. Alberdik Veneziara eraman ditu bertaratutakoak, hango itsas historian jarriz begirada, antzinatik XVI. mendera arte, “itsasoa beti izan baita elkargune”.

Ontziaren xehetasunak
Itsasontzia Venezian ahateak ehizatzeko erabiltzen zen, eta sei metroko luzera du. Sakonera txikiko uretan nabigatzeko diseinatua zegoen, kanal nagusietatik kanpo. Beharrezkoa izanez gero, erraz altxatzen zen lur gainetik pasa ahal izateko, izan ere, pertsona bat nahikoa baitzen hura gidatzeko. Ontzi hau 70eko hamarkadan desagertzen hasi zen, ehiza debekatua izan eta gero.

Sandaloak arrantza txikirako erabiltzen ziren, baita barazkiak uharteetatik Rialtoko merkatura garraiatzeko ere. Azken batean, hirian mugitzeko garraiobide bat zirela, azaldu du Saul Hoffmanek, “baina pertsona txiroentzat, ez baitzuten gondolarik eta gondolari partikularrik familia aberatsek zuten bezala”. Hala ere, gaur egun arte bizirik iraun dute, baina motorrek ordeztu dituzte arraunak.

  • Eraikuntza. Modu tradizionalean egingo da Gilberto Penzo adituaren planoetan oinarrituta.
  • Materialak. Forkolak, normalean, intxaurrondoz, udareondoz edo gereziondoz egiten dira, nahiz eta edozein egur gogor eta trinkok balio dezakeen. Arraunak, tradizioz, pagoz egiten ziren, eta Veneziak, Alpeetan, horretarako erabiltzen ziren pago basoak zituen kontrolpean. Gaur egun, pinua eta egur exotikoak ere erabiltzen dira, baina pagoa palaren alboetarako erabiltzen jarraitzen da, kolpeen aurkako babes gisa. Hezurdura haritzez eta oholak alertzez izango ditu.
  • Nabigazioa. Hiritik kanpo, arraun egiteko modurik onena “balesanera” da, hau da, bi arraun pertsona bakoitzarentzat. Arraunlaria zutik dago eta aurrera begira, egon daitezkeen oztopoak ikusteko eta uraren maila kontrolpean edukitzeko.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.