Lezoko Unibertsitatea, Cartujan
Udaleko ordezkariek herriko bandera eman diote Realari, apirilaren 3ko Espainiako Kopako finalean txuri-urdinak babesteko.
Reala Gipuzkoako herrietatik bira egiten ari da. Helburua: udalerri guztietako banderak jaso, Realaren gizonen taldeak apirilaren 3an jokatu behar duen Espainiako Kopako finalera eramateko.
Lezoko Unibertsitateko bandera ez da faltako; udal ordezkariek hiriburuko taldekoei eman zieten bertako ikurra astelehenean, Sevillako Cartujako estadioan herriaren zati bat egon dadin.