Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Hiru mozio aztertuko dituzte Lezoko udalbatzarrean

Hautetsiek gaurko 19:00etan hasiko dute martxoko ohiko osoko bilkura. Hiru mozioez gain, beste sei aztergai izango dituzte herriko hautetsiek.

Gobernu taldeko hainbat kide, artxiboko irudian.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/03/25

Lezoko Udaleko udalbatza osatzen duten hamahiru zinegotziek ohiko osoko bilkura dute gaur. 19:00etan hasiko da, udaletxean. Bederatzi aztergai izango dituzte, horietatik hiru mozioak dira.

Herritarrek ezin izango dute udalbatzarrean egon (beraz, ezin izango dituzte aurkeztutako mozioak defendatu), ezta prentsak ere. COVID-19aren testuinguruan hartutako neurria da hori, HITZAk baieztatu ahal izan duenez.

Mozioetatik lehena herritar talde batek Amazonen ezarpenaren kontra aurkeztu duena da. Jakina da enpresa horrek Oiartzungo Lanbarrenen ezartzeko asmo duela, eta horrek kontrakotasuna eragin du Oarsoaldeko hainbat sektoretan.

Bigarren mozioa Lezoko Badian Bizik aurkeztutakoa da. Portuaren eta bertan dauden enpresen jarduera dute hizpide, eta lau puntutan, jarduera horiekin zorrotz joka dezala eskatuko diote udalari, eta aldi berean, udalak dagokien erakundeei dei egin diezaiela portu eremuan legedia bete dadin, batez ere kutsadurari dagokien arloetan.

Hirugarren mozioa PSE-EEren udal taldeak aurkeztu du. Lezon emakume izena daraman kale bakarra dago, Agustina Lizarazu kalea, alegia. Sozialisten mozioaren helburua da herrian sortuko diren eremu berrietan emakumeak aintzat har daitezela, eta hain izena duten plaza nahiz kaleak ezar daitezela.

Gainerako sei puntuak honakoak dira:

  • 2021eko urtarrilaren 28an ohiko izaerarekin egindako bileraren akta onartzea.
  • Lezoko Udalaren Bekoerrota Kiroldegia eta Altzate Igerilekuak kirol instalazioak
    erabiltzeko araudi berriari onarpena emateko diktamena.
  • Ordenantza fiskalen aldaketarako diktamena.
  • 2020/12/31n ondasunen inbentarioa eguneratzea eta ibilgetuaren balorazioa onartzeko
    diktamena.
  • 2020ko udal aurrekontuaren likidazioa onartzen emandako dekretuaren kontu ematea.
    Aurrekontuaren aldaketen kontu ematea.
  • Galderak eta eskeak.

 

Erlazionatutako edukiaAmazoni ‘ez hemen, ez inon’ esateko bilduko dira LezonPortuko “jarduera desegokiak” bazter daitezela eskatu du Lezoko Badian BizikLezoko kaleetan emakumeen izen gehiago nahi ditu PSE-EEk
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.