Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Malawiko LGTBIQ+ kolektiboa babesteko GKEak finantziazioa behar du

Bost urteko kartzela zigorra dago ezarrita emakumeentzat, eta hamalaukoa gizonezkoentzat, sexu bereko harremanengatik. Crowdfunding kanpaina abiatu dute.

Saizar Malawira joan zen bertako herritar albinoen bizitza kalitatea hobetzeko boluntario moduan.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/03/25

Alaitz Saizar Suarez antxotarra Malawin (Afrika) bizi da irailaz geroztik bertako herritar albinoak zaurgarritasunaz babesteko lanetan, Gobernuz Kanpoko Erakunde batekin. Azken asteotan, ordea, beste borroka bat gehitu zaio haren jardunari: LGTBIQ+ kolektiboari babesa emateko proiektu bat martxan jartzea, eta ez, gainera, motiborik gabe: Malawiko legediak bost urteko kartzela zigorra ezartzen du emakumeentzat, eta hamalau urtekoa gizonezkoentzat sexu bereko pertsonekin harremanak izateagatik.

Testuinguru horretan, legeak berak ez ezik, gizarteak ere ezartzen die zigorra orientazio sexual jakina dutenei, eta hala gertatu zitzaion Emoryri, bere ahizpak etxean zabaldu baitzuen hura lesbiana zela eta kalera bota zuten gurasoek, “gauez, eta nora joan ez zekiela”, Saizarrek azaldu duenez. Amesgaiztoa ez zen hor amaitu: “Lanera itzuli zenean kaleratua zela esan zioten arrazoi berdinagatik. Bakarrik zegoen, bere bikotea [Ekaii] zerbitzu militarra egiten ari da eta ezin du handik atera, eta telefonoa gutxitan erabili dezake”.

Emory eta Ekaiiri, nahiz Malawin etorkizunean antzeko egoerak jasan litzaketenei eskua luzatzeko, Gobernuz Kanpoko Erakunde bat sortzea dute asmo, lehenik eta behin, kasu berdinean daudenei ostatu emateko beste norakoren bat bilatu bitartean. Horrez gain, “laguntza psikologikoa eta juridikoa ere eman nahi diegu, lana lortzen lagundu edota ekintzak antolatu”.

Donazioak, martxan jartzeko
Horretarako baliabide ekonomikoak behar dituzte, eta crowdfunding kanpaina jarri dute abian hartarako, “etxea alokatzeko, altzairuak erosteko, guarda ordaintzeko, webgunea…”, aitortu du antxotarrak. Gero beste finantziazio moduak topatzea dute xede, baina martxan jartzeko bultzada behar dute. Ekarpenak esteka honen bitartez egin daitezke.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.