Aberri Egunarekin bat egingo dute lezoarrek igandean
10:00etan plazatik lehen dorrera arteko paseoa egingo dute, bertan herri argazkia egiteko. Ekitaldi nagusia 12:30ean izango da.
Igandean balkoiak ikurrinez janzteko deia egin diete lezoarrei. Lezoarrek Keinu bat batera egingo dute datorren igandean -apirilak 4- Aberri Egunarekin bat eginez. 10:00etan herriko plazan elkartuko dira eta bertatik abiatuta lehen dorrera arte egingo dute bidea, bertan herri argazkia egiteko 11:00etan.
Ekitaldi nagusia 12:30ean egingo dute abiapuntu izaniko plazan, indarrean dauden osasun neurriak bermatuz betiere. Bizilagunei bertara daitezen dei egin diete eta euren balkoietan ikurrinak jar ditzaten aberria harrotasunez sentitzeko.
