Itzuliaren harira aldaketak zirkulazioan, bihar eta etzi
Garraio publikoari dagokionean, Lurraldebuseko lineetan aldaketak izan daitezke trafikoa eteteko aurreikusitako ordutegian.
Itzuliak bihar eta etzi zirkulazio aldaketak eragingo ditu une jakinetan. Itzuliaren laugarren eta bosgarren etapak igaroko dira bihar eta etzi Errenteria-Oreretatik eta zenbait neurri ezarri ditu Udaltzaingoak trafikoan. Lartzabalgo biribilgunearen eta Galiziako biribilgunearen arteko Nafarroa Etorbidearen zatia, eta Galiziako biribilgunea eta Lezoko biribilgunearen artekoa itxita egongo dira ibilgailuen zirkulaziorako bihar 15:20etatik 16:30era eta etzi 13:00etatik 13:55era.
Ordutegi horietan ordezko bideak erabil ditzatela Nafarroako hiribidera joateko eskatu diete gidariei, eta N-1 errepidea eta erdialdeko kaleak erabiltzea gomendatu dute auzoetara sartzeko.
Erdigunetik oinez joateko asmoa duten herritarrei, halaber, ordutegiak kontuan hartzea eskatu diete eta arreta handiz ibil daitezela ibilbideak eragindako oinezkoentzako pasabideak zeharkatzean..
Nafarroa etorbidean kaltetutako eremuan dauden garajeetan aparkatzen dutenek kasu horietan erabili ohi diren sarbideak erabili beharko dituzte. Garraio publikoari dagokionean, Lurraldebuseko E01, E02, E03, E04, E05, E06, E07, E08, E09, E20, E21, E22, E25, E26, eta E28 lineetan aldaketak izan daitezke trafikoa eteteko aurreikusitako ordutegian.