Ostiralean zabalduko dute Aiton Borda
Lezo COVID-19aren eremu gorrian dagoenez, hasteko bazkarietarako soilik izango da zabalik Aiton Borda. Etxez etxeko zerbitzua dute.
Hainbat hilabetez itxita egon ostean Aiton Borda Lezoko erretiratuen elkarteko taberna ostiralean zabalduko dutela jakinarazi dio Lezoko Udalak HITZAri, esleipen prozesu publiko luzearen ondoren. Lezo COVID-19aren eremu gorrian dagoenez, otorduetara mugatuko da euren jarduna hasiera batean.
Hala, eguneko nahiz asteburuetako menuekin (13:00etatik 16:30era) eta etxera eramateko otorduekin hasiko dute bidea zerbitzua kudeatuko dutenek. Eskaerak egiteko bi telefono zenbakira dei daiteke: 943 94 27 17 edo 722 51 74 35 (arratsaldetan 21:00ak arte).