Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Udako oporrak programak, aisialdi hezitzailea eskainiko du aurten ere

4-16 urte arteko haur eta gazteei begirako aisialdi hezitzaile eskaintza zabala antolatu du udalak Udako Oporrak izeneko programaren barruan.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/04/07

Astelehenean zabalduko du udalak Udako Oporrak programan parte hartzeko izena emateko epea. Hilaren 30era arte izango da zabalik izena emateko epea, eta bertan Errenteria-Oreretan erroldatuta dauden haur guztiek izango dute izena emateko aukera, baita herriko ikastetxeetan ikasten dutenek, nahiz eta bertan erroldatuta ez egon.

Epe horretan web orriaren bidez egin daiteke izen ematea. Presentzialki egiteko aukera ere izango da, baina kasu horretan aldez eskatu beharko da hitzordua, eta gazteriaren web orrian eskuratu beharko da inprimakia. Hori beteta eta aurkeztu beharreko dokumentazioa atxikita Zu Zure Udala Zerbitzuan aurkeztu beharko da kasu horretan hilaren 23a arte. Ordutegia, honakoa: astelehenetan 07:30etik 14:00etara;  asteazken eta ostiraletan, 07:30etik 15:00etara; eta astearte eta ostegunetan, 07:30etik 19:00etara. Herritarrei  gomendatu diete izapide guztiak etxetik egiteko eroso.

Aisialdi hezitzailearen aldeko apustua egiten jarraituko du udalak, hala jakinarazi dute gaur egin duten agerraldian, Maite Gartzia Gazteria zinegotziak, Ibai Narbarte ludoteka, gazteleku eta programaren koordinatzaileak eta Bea Martin Hezkuntza eta Gazteria dinamizatzaileak. Hala, ikasturtean zehar, parekidetasuna, partaidetza, inklusioa eta euskara balioetan eta eskubideetan heztea helburu duten programak garatzen dituztela nabarmendu dute, “udan ere aisialdi hezitzailearen aldeko apustuarekin jarraitzen dugu”. Programa egungo segurtasun neurrietara egokituta egongo da, eta horrek eragina izan duela antolaketan azaldu dute. 2015 eta 2017 urteen artean jaiotako haurrei zuzendutako Txikiak eta 2011 eta 2014 urteen artean jaiotakoei zuzendutako Udalekuak programatan izena eman nahi dutenek ekainaren 24tik uztailaren 21era bitartean egingo diren lau txandetatik batean parte hartu ahal izango dute. Hiru lekuetan eman ahalko dute izena aurten, Erdigunean, Beraunen eta Markolan. Plazak mugatuak dira eta izena emateko ordenaren arabera esleituko dira.

Tarifak honakoak: Txikiak programan 20:75 euro, eta Udalekuak programan, 25,90 euro. Ordainketa maiatzaren 21etik aurrera egin beharko da izen ematea egiteko garaian adierazitako kontu korronte zenbakian.

Bi programen artean 720 plaza eskainiko dira, asteko, 180.

Errenteabentura

2008tik 2010era bitartean jaiotakoentzat aurten Errenteabentura izeneko programa diseinatu dute, eta bertan izena ematen dutenek, goiz eta arratsaldeko jarduerak —09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara— zein egun osoko txangoak egiteko aukera izango dute.

Programa uztailaren 5etik 16ra izango da, eta parte hartu nahi duen haur bakoitzak astelehenetik ostiralera egingo den txanda bat aukeratu ahal izango du. Bakoitzean 30 plaza eskainiko dituzte. Ekintzaren prezioa, 25,90 eurokoa izango da.

Azken programa, 2005etik 2007ra artean jaiotako gazteei zuzendutakoa da. Gazte horiek astebete igaro ahalko dute Beireko aterpetxean (Nafarroa) uztailaren 5etik 9ra edo 12tik 16ra. Txanda bakoitzeko 18 gaztek parte hartu ahal izango dute, eta prezioa, 103,60 eurokoa izango da.

Azken bi programa horietan parte hartzaileen zerrenda maiatzaren 10ean 10:00etan egingo den zozketa bidez osatuko da, eta ondoren FGAzteriaren webgunean ikusi ahalko da.

Familia ugariek hobariak izango dituzte, baita seme-alaba bat baino gehiago izena ematen duten familiek. Diru sarrera bermatzeko errenta edo Gizarte larraildiko laguntza jasotzen duten familiek ere hobaria izango dute. Beste urteetan bezala, behar bereziak dituzten haurrentzat hezitzaileak kontratatuko dira.

Informazio gehiago Gazteriaren web orrian, posta elektronikoan edota 943 44 96 06 telefono zenbakian jaso daiteke.



Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.