Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hezkuntza ibilbide osoa sare publikoan egitera deitu dute

Oarsoaldeko Euskal Eskola Publikoaren aldeko Plataformak sare publikoan matrikulatzera deitu ditu Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako herritarrak.

Euskal Eskola publikoaz harro plataformaren logoa.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2021/04/08

Hilaren 12an hasiko da haurreskoletan eta batxilergoan aurrematrikula egiteko epea, eta eskaera zehatza egin du horren harira Oarsoaldeko Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataformak, “hezkuntza ibilbide osoa, sare publikoan egitera deitu nahi ditugu herritarrak, horretarako aukera baitaukagu Oarsoaldean”.

Etxeko txikienen kasuan, Haurreskolak Partzuergoko langileen aldarrikapenekin bat egiten duela plataformak azaldu dute, “argi dugu, 0-2 etapa haurren hezkuntza ibilbidearen oinarrizko etapa bat dela, garrantzi ikaragarria duena, eta ildo horretan, hezkuntza Sailean integratuta egon behar duela eta doakoa izan behar duela iruditzen zaigu. Guretzat, sare publikoko ibilbideko lehen urratsa dira, hezkuntza proiektu sendoak eskaintzen dituzten eskolak eta beti haurrak erdigunean jarrita lan egiten dutenak, haiek errespetatuz”.

Haurreskolak Partzuergoko eskoletan hilaren 12tik 21era egin ahal izango da aurrematrikula, eskoletan bertan edo online.

Haurren ibilbidearen hasiera bezain garrantzitsua dela amaiera uste du plataformak, “Batxilergoko urteak”. Oarsoaldearen kasuan, eskualde osoko ikasleak Koldo Mitxelena Bigarren Hezkuntzako ikastetxean biltzen direla azaldu dute, “bertan behar duten formakuntza jasotzeaz gain, ikasleek etorkizunari aurre egiteko laguntza eta orientazioa jasotzen dituzte, eta erabakiak hartzeko autonomia garatzen dute”.

batxilergoaren kasuan, matrikula egiteko epea hilaren 12tik 23ra arte izango da zabalik, eta jarraibide guztiak Koldo Mitxelena  Bigarren Hezkuntzako ikastetxearen web orrian kontsulta daitezke. Ikastetxea ezagutzeko ate irekien jardunaldiak egingo dituzte, hilaren 14an eta 15ean, eta horretarako, aldez aurretik hitzordua hartzea ezinbestekoa da. Hemen hartu daiteke.

Plataforma Euskal Eskola Publikoaren eskaintzaren gaineko zehaztapenak eman ditu, “ikastetxe publikoek asko dute eskaintzeko, herri eta auzoetako iakstetxeak dira, hurbilekoak, euskara eta euskal kultura ardatz hartuta baina munduari irekita eta desberdinen arteko elkarbizitzan oinarrituta lan egiten dutenak, gaur egungo gizartearen beharrei erantzunez. Gure herriaren kohesiorako ezinbesteko hazia dira gure ikastetxeak”.

Metodologia berritzailea da aipatu duten beste oinarrietako bat, “ikaslea ikaskuntza prozesuaren erdian jartzen du eskola publikoak, errealitatearen aniztasunari erantzunda, inor atzean ez uzteko”. Hezkuntza komunitateei egin die erreferentzia azkenik plataformak, “aberatsak” direla nabarmentzeko, “ikasle, irakasle, langile eta familiek osatuta daude, eta guztien parte hartzea bermatuta dago hainbat organoren bidez”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.