Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Lobato Etxea eraitsi nahi dutela salatu dute

Altzateko eraikuntza egitasmoari lotuta, Lobato Etxea eraisteko arriskua dagoela salatu dute. 22 urte dira etxea okupatu zutenetik.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Lezo
2021/04/08

Lobato Etxean bizi direnek salatu dute desalojo edo husteko arriskuan daudela. Altzateko eremuari lotutako eraikuntza egitasmoarengatik etxea eraitsi dezaketela adierazi dute Lobatokoek: “Eraikitzaileak, etxe agentziak, bankuek eta Errenteriako nahiz Leozoko udalek zementuzko blokez bete nahi dute hirigunean geratzen den espazio berde bakanetako bat, Lobato Etxea ere inolako beharrik gabe eraitsiz”. Okupazio mugimenduaren aurkako “ofentsibaren” beste adibide bat dela adierazi dute, “presio mediatikoa baliabide, etxebizitzaren auziari irteera emateko edozein alternatiba kriminalizatzen dute”.

Idatzia egin dute Lobatoko kideek euren kezkak jendartean zabaltzeko (klikatu hemen osotasunean ikusteko). Horretan azaldu dute Altzate Parkea plataformarekin bat egiten dutela. Zentzu horretan, Altzatekoa Oarsoaldean egin nahi diren “eraikuntza masiboko” proiektuen artetik beste bat dela (Errenteria-Oreretako Arramendikoa eta Beraungoak ere aipatu dituzte), eta “geratzen diren gune berde apurretan” gauzatu nahi dituztela. Alta, gune berde gehiago eskatzeko iniziatibak ez direla kontuan hartu salatu dute: “Jabeek, beren interes ekonomikoetan soilik oinarritutako bideak proposatzen dituzte, ez dute herritarren zein etxearen konponbide errealik aurkitu nahi. Erakundeek ere ez gaituzte babesten eta herriaren bizkarrera mugitzen diren enpresa boteretsu hauen eskuetan uzten gaituzte”.

22 urte dira Lobato Etxea okupatu zutenetik, “gazte talde batek etxebizitzaren auziari aurre egin nahian”. Ordutik, hainbat lagun bizi izan dira bertan, eta ehunka izan dira egin diren jarduerak, “artista zein kolektibo ugarirentzako kabia izan da”.

Lobatotik deia egin diete herritarrei adi egon daitezela egingo diren mobilizazioei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.