Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Musikarekin jantziko dute asteburua

Larunbateko kontzerturako ezinbestekoa da gonbidapenak eskuratzea. Gaur bertan hasi dira banatzen, Niessen Kulturguneko harrera bulegoan.

Alain Aierdi Gurpegi zuzendaria artxiboko irudi batean banda zuzentzen. Argazkia: Eresbil
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/04/08

Musikaz gozatzeko aukera izango da asteburuan EMKE Errenteriako Musika Kultur Elkartearen eskutik. Gure bakarlariak zikloaren barruan, Sugaar eta Kissar ensanble ganbera talde gazteek emanaldia eskainiko dute, larunbatean 18:30ean Niessen Kulturgunean.

Kontzertura joateko ezinbestekoa izango da gonbidapena eskuratzea, eta horretarako, gaur bertan zabaldu dute horiek eskuratzeko aukera Niessen Kulturguneko harrera bulegoan. Alain Aierdi musikari gazteak zuzenduko ditu bi ganbera talde horiek, eta errepertorio posterromantikoaren oinarrizko pieza eskainiko dute: Gustav Mahlerren lehenengo sinfonia.

Aurtengo denboraldiko ildo nagusien berri ere eman du EMKEk. Denboraldi berezia izango dela nabarmendu dute arduradunek, eta lehen fasean Errenteriako Musika Banda osotasunean agertoki gainean ikustea ezinezkoa izango dela azaldu dute: “Espero dugu ahalik eta epe laburrenean banda aktibatu ahal izatea, entseguak hasita eta normaltasunean arituz”. Denboraldiko lehen fasean,  talde eta proposamen profesionalen programazioa eta berreskurapen historikoko lana egingo du; bigarren fasean, berriz,  “normaltasun” egoerako programazioari ekitea aurreikusi du EMKEk. Bigarren fase horretara heldu aurretik, baina, aurrez landu eta garatutako proiektu eta kontzertu ugari izan behar dituztela zehaztu dute arduradunek, “puntu horretan gaude orain, programazio gehiena prest, egoerak uzten digun bezain laster programatu ahal izateko”.

Aurtengo kontzertu aipagarrienak

Aurtengo denboraldirako prestatu dituzten kontzerturik aipagarrienen berri eman dute, halaber. Gure Bakarlariak zikloaren barruan, asteburu honetako kontzertuarekin batera, maiatzean euskal musika eta jazz fusioa nahasten dituen proposamena ekarriko dute, eta abenduan berriz, Hirusta abesbatzarekin Eguberriko kontzertua egingo dute.

Errenteriaren 700 urteurrenaren harira, berriz,  Jantziaren XZentroarekin elkarlanean Jantzi ondarearekin mendez mende; David Rivas konpositoreak 700. urteurrenerako idatzitako Herri taupada konposizioaren estreinaldia; eta iaz behar bezala ospatzeko aukera izan ez zuten Zentenarioaren 100. urteurrena, aipatu dituzte EMKEko artduradunek.

Ez dira aurten egingo dituzten hitzordu eta proposman musikal bakarrak. Donostiako Udal Txistulari taldearekin Donostian eta Errenterian kontzertuak eskainiko ditu EMKEk, eta Ennio Morricone’ s Tryp zinebanda kontzertua Morricone zenaren omenez.

Musikasten ere arituko dira, eta aurten abenduan egin ohi duten haurren emanaldia berreskuratuko dute.

Oraingoan ere, mezu argia zabaldu dute EMKEtik, “Kultura ezin da eten, kultura ezin dugu eten”, eta egoerara moldatuta bada ere, musika proposamena egiten jarraitzeko konpromisoa agerian utzi dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.