Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraGizartea

Euskaldunen eskolatzeaz arduratu zen emakumea

Lezoko kale izendegian emakume izenarekin karrika bakarra dago, Agustina Lizarazu Larbururena hain zuzen ere. Irakaskuntzan, Lezoko euskaldunentzat garrantzitsua izan zen haren ekarpena.

Agustina Lizarazu Larbururen argazkia.
Agustina Pontesta Garmendia
Lezo
2021/04/09

Agustina Lizarazu kalearen irudi orokorra.

Agustina Lizarazu Larburu (Auxtiña, lezoarrontzat) lezoar emakumea, Manuel Intxaurrandieta Isasarekin esposatua eta zazpi seme-alaben ama izan zen: Emilio, Maria Rosario, Martin Jose, Anastasio, Gabriel, Fernando eta Manuel Maria. 1873an jaio, eta 1965ean hil zen Lizarazu.

Seme-alabez gainera, beste herritarren heziketaz arduratuta, Kale Nagusiko Maisu Kristobalen etxabean herriko haurren zaintzarekin batera dotrina, irakurketa eta idazketa, dena jolasean eta kantuan irakasten jardun zuen emakumea izan zen.
Eskolaurreko haurren irakaskuntzara mugatu bazen ere, bistan da oso garrantzitsua izan zela eskola hau Lezoko euskaldunontzat, gure herriko irakaskuntzak euskararekiko zuen gabezia eta kezka adierazten zuelako nolabait, eta herritarrek konfiantza osoz herriko emakume ezagunaren esku uzten zituztelako euren haurrak, euskarazko haurtzaindegiaren funtzioa beteaz. Arrakastatsua suertatu zen, XX. mende hasierako lezoar gehienak bertan ibili zirelako.

Eskola ordu horiek erreal batzuen truk izaten omen ziren, nahiz eta askok ordaindu ez, bizi zuten egoera ekonomikoa zela eta. Baina hori ez omen zen oztopo izaten eskolatzeko tenorean.

Eta bere lana eskertzeko modua herriko kale bati bere izena ezartzea izan zen, Rafael Izulain alkatearen agintepean. 1960ko hamarkadaren bukaera aldera erabaki zuten Lezoko kale bati Agustina Lizarazu izena jartzea».

KALE IZENDEGIAN EMAKUME IZEN GEHIAGO NAHI DITU UDALBATZAK

Urko Etxebeste-Lezo
Agustina Lizarazuren kaleaz gain, Lezoko eremu publikoan bada emakume izena daraman beste eraikin bat, Koldobide Gezala pilotalekua alegia. Lezoar raketistaren omenez jarri zioten izen hori Bekoerrotako frontoiari 2018ko irailean.

Zentzu horretan, martxoko udalbatzarrean udalbatzak erabaki zuen herriko kale izendegian emakumeen presentzia areagotzea, PSE-EEk aurkeztutako mozioa gobernu taldeak (EAJ eta PSE-EE) onartu egin zuelako.

EH Bilduk abstentziora jo zuen, eta horren arrazoia argudiatu zuen: «Ongi dago kale izendegian ere kontuan hartzea emakumeen izenak. Baina marketin kanpaina iruditu zaigu mozioa. Izan ere, 2019ko aurrekontuetan erdira jaitsi zen Berdintasun Sailaren aurrekontua. Berdintasunaren aldeko borrokak baliabideak behar ditu, eta udalari dagokionez, baliabide horiek udal aurrekontuetan islada izan behar dute berdintasun politikak garatzeko bidean».

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.