Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ebakuntza egiteko behar duen dirua lortu du Eider Garciak

Oreka eta mugikortasuna zailtzen dizkion biparesia espastikoa du errenteriarrak. Ebakuntza egiteko laguntza eskatu zuten haren gurasoek eta 24 orduan jaso dute behar duten dirua.

Mario Garcia, Arantxa Elosegi eta Eider Garcia Elosegi.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/04/09

Jaio eta 13 egunera ebakuntza egin behar izan zioten Eider Garcia Elosegiri kardiopatia bat sendatzeko. Oxigenoa emateko garaian izandako arazo batek, baina, garun paralisia eragin zion bi hankengan ondorioak izan zituena. Oreka eta mugikortasuna zailtzen dizkion biparesia espastikoa diagnostikatu zioten errenteriarrari.

Sei hilabete eman zituen Gurutzetako ospitalean hil ala biziko egoeran. Diafragman ebakuntza egin eta ibiltzeko lagungarri zituen aparatuak kentzeko aukera izan zuen. Egun, terapiei esker,  hezten jarraitu daiteke Eider, eta zailtasunekin bada ere, autonomoki bizitzeko gai da.

Bidean, baina, argi bat piztu zaio gaztetxo errenteriarrari, ebakuntza batek bere bizi kalitatea hobetu dezakeelako: “Bartzelonako klinika batek, fascian, giharrak estaltzen dituen ehunean, ebakuntza egin diezaioke Eiderri; fasziak zailtzen du gure alabaren mugikortasuna. Ebakuntzaren bidez, fascian hainbat ebaki egingo dizkiote giharra askatu ahal izateko”, azaldu dute Arantxa Elosegi eta Mario Garcia gurasoek. Ebakuntzari esker, ibilera hobetuko du, korrika egiteko modua, baita eskailerak igotzeko era ere gurasoek azaldu dutenez, “mugikortasuna hobetuko du”.

Maiatzaren 4an egingo diote ebakuntza Eiderri. Eta ebakuntza egiteak 9.000 euro balio du, “orain egin behar dugu ebakuntza, 11 urte ditu Eiderrek eta adin horretan egitea gomendatzen dute hanketako hezurduretan atrofiarik izan aurretik”. Ondoren errehabilitazio gogorra egin beharko du gaztetxoak, berriro oinez ikasteko, eta horri ere aurre egin beharko dio familiak ekonomikoki.

Hala, Eiderren gurasoek laguntza ekonomikoa eskatu diete herritarrei, ebakuntza, ebakuntza ostekoari eta errehabilitazioari aurre egin ahal izateko. Gurasoen deialdiari azkar erantzun diote herrikideek, eta 24 orduan jaso du Garcia Elosegi familiak ebakuntza egiteko behar duen diru hori herritarren ekarpenei esker.

Errenteria-Oreretako Juneren Hegoak elkarteko familietako bat da Eider Garcia Elosegirena. Elkartearen egitekoa, haurren gaixotasun edota doluagatik egoera zaurgarrian dauden Gipuzkoako familiei laguntza eskaintzea da, horretarako babes sare bat sortuta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.