[Galeria] Altzibarko komunak artea dira
Abaraxka Ibiltaria egitasmoaren barruan, Altzibarko bidegorriaren zatian dagoen komunean mosaikoa egin dute Oiartzungo haurrek.
Abaraxka ludotekaren Abaraxka Ibiltaria egitasmoaren barruan, gaur goizean Oiartzungo gaztetxoak Altzibarko komunak bere erara apaintzen ari dira. Artearen bidez ederrago bihurtzen ari dira bidegorriaren zati den azpiegitura hori. Mosaiko batekin apaintzen ari dira komunak, Alaia Gaztelumendiren gidaritzapean.
60 bat haurrek parte hartu dute saioan, egitasmo horren azkena izango dena aldi berean. Lehenengo errekako harriak bildu dituzte, eta ondo-ondo sailkatu ondoren, horiek komuneko paretara eraman eta mosaikoa egin dute. Ederra gelditu da. Ibiltariek bidegorriko jarduna are gusturago egingo dute.