Itaiaren hirugarren formazio saioa, Lezon
Formazio zikloaren azken aurreko saioan, aniztasunaren kontzeptuaren gainean gogoeta egiteko bilduko dira. Aurrez eman behar da izena.
Oarsoaldeko Itaiaren formazio saioen hirugarrena, azken aurrekoa dena, egingo dute igandean Lezon. Aniztasuna izango dute gaitzat oraingoan, eta hainbat gogoeta egiteko baliatuko dute jarduera: “Aniztasuna egunerokotasunean ohikoa zaigun kontzeptu edo hitz bat da, baina zeri edo nori egiten dio erreferentzia? Zertaz ari gara? Gutako bakoitzak izaera bat duela esateak zein ondorio dakar egunerokotasunean eta antolakuntzan?”.
Saioan erabiliko den materiala eskuragarri dagoela adierazi dute Itaiatik. Batetik, euren webgunean. Bestetik Gedar-en webgunean Amets Sarasuak duen atalean.
Parte hartzeko interesa dutenek, Itaiarekin jarri behar dute harremanean izena eman eta saioa non eta zein ordutan izango den jakiteko.