Karteladarik ez behin behinean, udalerria gorri dagoen bitartean
![preso eta iheslariak](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2020/03/euskal-presoa-eta-iheslariak.jpeg)
Euskal preso eta iheslarien aldeko kartelada egiten dute ostiralero Errenteria-Oreretan. Gaur ere hitzordua zuten egina, baina behin behinean, bertan behera utzi dute. Arrazoia, Osasun Sailak atzo emandako datuen arabera COVID-19 tasa 400dik gorakoa dela, eta hortaz, eremu gorrian sartu dela Errenteria-Orereta.
Oraindik ez dira indarrean halakoetan ezartzen diren murrizketa neurriak, astearteetan aztertzen duelako egoera herriz herri Osasun Sailak eta asteazkenetan jartzen direlako indarrean neurriak, baina hala ere, arduragatik hartu dute erabakia eta egoera aldatu eta gorriz markatutako herrien zerrendatik irten arte ez da karteladarik izango.