Lezoko Zinema Ttikiaren bi saio larunbatean
Gezala Auditoriumean izango dira bi saioak. 16:30ean haurrentzako animaziozko filma emango dute, eta 19:00etan 'Hil kanpaiak'.
Lezoko Zinema Ttikiak urteko programazioarekin aurrera darrai. Biharko (hilak 10, larunbata) beste bi lanekin gozatzeko aukera dute euskarazko zinemaren jarraitzaileek. Bi emanaldiak Gezala Auditoriumean dira, eta aurrez gonbidapenaren erreserba egin behar da.
16:30ean, haurrentzako saioa hasiko da, Bram Barrabas haurrentzako animaziozko film luzearekin 19:00etan, berriz, helduentzako emanaldia iritsiko da, Imanol Rayok zuzendutako Hil kanpaiak lanarekin.