Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Baheketa zenbakitan: bost egun, 7.000 PCR, eta 50 positibo

Beste datu bat ere eman du udalak. Baheketan parte hartu duten ostalaritza establezimenduetako langileen artean ez da positiborik hauteman; bai ordea, dispositibotik kanpo zeuden beste bi tabernatan

Baheketaren irudi bat larunbatean. Azkar joan ziren probak azken egunean, ostegun eta ostiralaren antzera.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/04/12

Larunbatean amaitu zuten Osakidetzak eta Osasun Sailak antolatutako baheketa masiboa. Ia hiru asteko epean, Zumardian, Diputazio Plazan eta inguruko tabernetan egondako herritarrak deitu zituzten PCR probak egitera. Erantzuna ezin hobea izan zen hasieratik herritarren partetik; arduraz erantzun zioten deiari eta lehen egunean bertan 4.000 hitzordutik gora lotu zituzten osasun langileek.

Orain, baheketa amaituta, datu zehatzak eman ditu berriro udalak. Ondokoak dira baheketa masibo horrek utzitakoak: bost egunean, 7.000 lagunetik gora pasa dira Merkatuzarretik PCR proba egitera, eta horietan, 50 positibo hauteman dituzte. Egindako proba kopurua kontuan hartuta, %0,71 izan da positiboa. Beste datu bat ere eman du udalak. Baheketan parte hartu duten ostalaritza establezimenduetako langileen artean ez da positiborik hauteman; bai ordea, dispositibotik kanpo zeuden beste bi tabernatan.

Baheketa beraren berri emateaz gain, erakundeei gardentasunez emaitzen berri eta ateratako ondorioak jakinaraztea zegokiola esan zuen Aizpea Otaegi alkateak joan den asteartean, baheketaren lehen egunean. Hurrengo egunean jakinarazi zituen asteartean egindako proba kopurua eta jasotako emaitzak udalak. Orain, baheketa amaituta, datu zehatzak eman ditu berriro udalak.

Ostarik baheketa masiboan parte hartzera deitu zituen herritarrak, “arduraz jokatzeko” eskatuta, eta salatu egin zuen, aldi berean, berriz ere ostalaritza kriminalizatzen ari zirela. Baheketa masibo hori tabernen bueltan soilik deitu zutela salatu zuen ostalarien elkarteak, nahiz eta ez zen lotu establezimendu horietan azaldutako inongo positiborekin.

Udalak azkenik, eskerrak eman dizkio Osakidetzari baheketa egiteko jarritako baliabideengatik. Gogoratu behar da, lehen bi egunetan, eta batez ere joan den asteazkenean ilara ikaragarri luzeak sortu zirela PCRak egiteko unean. Ostegunetik aurrera egoera bideratu eta ilararik ez zen izan probak egiteko unean.

Erlazionatutako edukia“Baheketak egitera goazela kontatzeaz gain, emaitzak eta zein ondorio atera daitezkeen partekatzea dagokigu”Ostari: “Kriminalizatuta eta zaurgarri sentitzen gara berriro”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.