Batzokiko Gipuzkoako txapeldun gomazko paletan
Pala Motzeko modalitatean, datorren asteburuan finalerdietako eta jaitsierako partidak jokatuko dituzte EPLEko palistek.
Batzokiko Kirol Taldeko Larralde eta Aranburu pilotariek Gipuzkoako txapela eskuratu zuten larunbatean Gomazko Paletako Hirugarren Mailako finalean. Erritmo handiko partida izan zen. Batzokiko taldeak txapelketako partida guztiak (10) irabazi ditu; Larralde eta Aranburuz gain,Telletxea, Mitxelena, eta Altzugarai aritu dira ligaxkan jokoan.
Pala Motzeko modalitatean, datorren asteburuan finalerdietako eta jaitsierako partidak jokatuko dituzte EPLEko palistek. Eskisabel eta Yorel bigarren mailan eta Estefano eta Ruben, lehen mailan; fanderian jokatuko dute finalerdia.
Eiheramnedik eta Abelek, berriz, Olaberrian jokatuko dute partida; mailari eustea izango dute egitekoa.
Trinketeko binakako Gipuzkoako txapelketan lehenengo mailan, azkenik, Tabernak eta Aranburuk irabazi dute EPLEko beste bikote baten aurkako partida, Azpoiroz eta Chiapuso; 40-34 utzi zuten markagailua.