Pasaiako HAZ bulegoek 11:30ean itxiko dituzte ateak bihar
Pasaiako Udalak iragarri du bihar, hilak 13, lehenago utziko diotela bulegoetako langileek pasaitarrei arreta eskaintzeari.
Pasaiako Udalak jakitera eman du bihar, asteartea -hilak 13-, udalerrian Herritarren Arreta Zerbitzua eskaintzen duten bulegoek lehenago itxi beharko dituztela ateak, 11:30ean, hain zuzen ere. Udalak barne azterketak egin behar dituelako hartu dute ordutegiaren murrizketarako erabakia.