Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gaur hasi dute matrikulazio kanpaina Uztargi eta Goialde haur eskola publikoek

Bi haur eskoletan ordutegia bera dute, 07:30etik 17:00etara, "malgutasunez egokitzen dugu haur eta familien beharretara". Hilaren 21era arte dago zabalik matrikulazio epea.

Alastruy, SAnchez eta Ostolaza gaurko agerraldian Goialde Haur Eskolako jolastokian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/04/12

Gaur zabaldu dute matrikulatzeko epea Goialde eta Uztargi  haur eskola publikoetan. Horren berri eman eta matrikulazioaren hasiera modura, agerraldia eskaini dute Itziar Ostolaza Hezkuntza zinegotziak, Maider Sanchez Garmendia Goialde Haur Eskolako koordinatzaileak, eta Maripi Alastruy Etxenike Uztargi Haur Eskolako koordinatzaileak. Agertoki ezin egokia aukeratu dute, Goialde haur eskolako patioa. Izan ere, COVID-19ak eragindako agertokian, hezkuntza proiektuak aurrera eramateko espazio ezin egokiago bilakatu dira aire librean dauden patio eta zona berdeak. Horren jakitun, Goialde haur eskolan indartu egin dute jolastokia, espazio atsegin, erabilgarri eta hezitzaileago bihurtzeko.

Uztargik, bere aldetik, zonalde berde zabalak dituela aire librean haurrekin aritzeko zehaztu dute, haur eskolaren aurrealdean zein atzealdean.

2020an eta aurten jaiotako 246 haurren etxeetara bidali du gutuna udalak; haur eskolen eskaintza zehatza helarazi diete familiei horien bidez. Horren harira, Errenteria-Oreretan hezkuntza eskaintza anitza eta zabala dagoela 0-2 urte adin tartean ere nabarmendu du Ostolazak, “aniztasun horrek ekosistema aberatsa eskaintzen du hezkuntzaren eremuan, familiaren eta haurraren beharretara ondoen egokituko den eskaintza hautatzeko aukera eskainiz”.

Errenteriako Udalak urteak daramatzala haur eskola publikoen kanpaina sustatzen gaineratu du zinegotziak,”zinez uste dugulako 0-2 etapa horren eskaintza  funtsezkoa, behar-beharrezkoa dela, eta pandemia agertoki honetan hainbatetan aipatu diren bi osagai uztartzen dituzte haur eskolek, zaintza alde batetik eta hezkuntza, bestetik. Hezkuntza oin garrantzitsua da garapen afektibo, emozional eta psikomotorraren testuingurutik ulertuta, gure herriko haurren hezkuntza garapenez arduratzen diren bi eskola dira”. Eskaintza zabal eta anitza dagoela ekarri du gogora bestalde, “herriko familiak aske dira haur eskola aukeratzeko garaian, baina guk indartu egin nahi dugu, azken finean, haur eskola hauek badutelako diru laguntza eta hobari sistema bat hain justu ere, maila sozio ekonomiko edo sozio kultura edozein dela ere herritar guztientzat irisgarri egiteko”.

D eredua ere aipatu du Ostolazak, eta horren aldeko hautua egin dezaten eskatu die familiei.

Ezaugarriak

Eusko Jaurlaritzak ezarritako ratioen arabera, 0-1 urteko gelan zortzi haur dira gehienez, eta 1-2 urtekoen gelan berriz, hamahiru. Bi haur eskola publiko horietan gainera, bi hezaitzaile duade etengabe haurrekin, eta beraiek ematen diete jaten eta lotarazten dituzte.

Goialde Haur Eskolan bi gela daude, eta bertako etxeko giroa nabarmendu du koordinatzaileak, “familiarteko giroa bermatzen dugu. Gainera inguruan aparkatzeko arazorik ez dagoenez ez dute gurasoek presaka ibili behar. Hezitzaileek etengabeko formazioa jasotzen dute, eta haur bakoitzaren mugimendu librea errespetatzen da”.

Uztargik, bost gela handi eta belargunea ditu. Sukaldariak egunero prestatzen du jatordua eta gainera, produktu ekologikoz osatzen du haur eskola horretako koordinatzaileak zehaztu duenez”.

Bi haur eskoletan ordutegia bera dute, 07:30etik 17:00etara, “malgutasunez egokitzen dugu haur eta familien beharretara”.

Gaurtik, hilaren 21 arte dago zabalik izena emateko epea bi haur eskoletan, telematikoki esteka honetan, eta presentzialki haur eskoletan bertan 09:00etatik 14:00etara. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.