Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

50 hilabeteko epea izango dute Galtzaraborda-Antxo-Altza topo saihesbidearen lanek

Eusko Trenbide Sareak gau atera ditu lizitaziora lanak, 73,6 milioi euroko balioarekin. Lanak 2026aren hasierara arte luzatuko lirateke, emandako epeen arabera.

Antxoko geltoki berriaren muntaia. Argazkia: Irekia.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Pasaia
2021/04/15

Euskal Trenbide Sareak (ETS) lizitaziora atera ditu gaur (hilak 15, osteguna) Altza-Galtzaraborda arteko topoko saihesbidearen lanak. Lanen kostua 73,6 euroan jarri dute, eta horiek egiteko epea 50 hilabetekoa izatea aurreikusi dute. Lizitazio kopuru horren barruan ez dago instalazioen kostua. ETSren intentzioa da urte bukaeran ekitea lanei. Beraz, abenduan hasiko balira, 2026ko hasierara arte luzatuko lirateke lan horiek.

Lanen barruan Antxoko geltoki berria egitea dago, Gure Zumardiaren azpialdean. Horren ondorioz, Azoka eraikina eraitsiko lukete lanei ekiteko, izan ere, Gure Zumardia osoa ireki beharko litzateke lur azpiko geltokia egiteko, ondoren horren gainean egungo plaza izango litzatekeenaren antzekoa berriz ere eraikitzeko. Ikusteko legoke zer gertatuko litzatekeen Azokaren balizko ordezko azpiegitura balioanitzarekin. Gainera, ikusteko dago aldi berean behin geltoki berria eginda, zer gertatuko den egungo topoaren zubiarekin; planteatzen diren asmoen artean hori eraistea dago.

Antxoko geltokiak sarbide nagusia Eskalantegi kalean izango luke, eta Gure Zumardian bertara iristeko igogailua legoke. Bi nasa izango ditu geltokiak (Irunerantz eta Donostiarantz joaten direnentzat), baina horien eta trenbidearen gainaldean atari bakarra legoke, bertatik aukera emanez erabiltzaileei alde batera edo bestera joateko.

Saihesbide berriaren trazatuari dagokionez, Galtzarabordatik Antxorako bidea tunel bidez egingo luke, eta horrek ekarriko luke egungo bidea aldatzea besteak beste Marealta behetik pasatu beharko lukeelako saihesbide horrek lur azpiko geltokira iristeko. Galtzarabordan, egungo kokalekua mantenduko luke estazioak, hara iristeko (Antxotik eta kontrako bidean) trenbidearen trazatua da aldatuko litzatekeena.

ETSk jakinarazi du, behin lanak eginda, 7,5 minutuero izango direla topoak Donostia aldera joateko.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.