[Bideoa eta galeria] Amenabarren 'Etoile du Roy' fragata, Pasaiako uretan
1804ko 'Nuestra Señora de las Mercedes' fragataren hondoratzea birsortuko duen ontziak portuan lotu ditu amarrak. Asteburuan ekingo diete grabaketei.
Etoile du Roy ontziak Nuestra Señora de las Mercedes fragataren hondoratzea (1804) birsortuko du asteburu honetan, Alejandro Amenabarren La Fortuna telesailerako. Gaur egin dituzte estrek jantziteria probak, eta datozen hiru egunetan (ostiraletik igandera arte) aurreikusi dute egitea ontzi-guduen grabaketak; horiek guztiak, badiako uretatik irten gabe.