Pasaia Kayak-eko promes gazteak Espainiako Txapelketan izango dira
Haur eta kadeteen kategorietan zazpi palista eramango ditu Pasaiako klubak asteburuan Gironan jokatuko den lehiara.
Zazpi ordezkari izango ditu Pasaia Kayak-ek asteburu honetan Banyolesko lakuan (Girona) jokatuko den infantil eta kadete kategorientzat antolatutako iraupen luzeko Espainiako Txapelketan. Palista horietako bat, Maialen Vitoria, kadete kategorian lehiatuko da, eta gainerako seiak -Kattalin Altuna, Irati Herce, Enara Nuñez eta Noa Revuelta pasaitarrak; Iñaki Conejero errenteriarra, eta Gaizka Lopez irundarra—haurren kategorian arituko dira.
Taldeak aitortu badu ere oso erronka zaila dela, estatuko maila altua baita, “itxaropentsu eta ilusioz beterik” ekingo diote asteburuko lehiari. Haurrek 3.000 metroko ibilbidea bete beharko dute, eta kadeteek, aldiz, 5.000 metrokoa, 1.500 metro dituen zirkuitu nagusia ardatz hartuta.