Txistu doinuek alaituko dituzte Fanderia, Gabierrota eta Lartzabal
Iganderako, Ramon Mendez Orbegozoren Atsegin eta Aita Hilario Olazaranen Argi zortzikoak aukeratu dituzte.
Ez da dianarik gabeko iganderik. Horren atzean, auzoetaraino txistu doinuen alaitasuna eramateko ardura Udal Txistulari Bandarena da eta igande honetan, ohi bezala, egingo dute. Fanderia, Gabierrota eta Lartzabal auzoetara eramango dute musika oraingoan. Herriko Plazatik abiatuko dira 09:00etan eta hiru auzoetan barrena ibili ostean, hasierako puntu berean amaituko dute saioa.
Iganderako, Ramon Mendez Orbegozoren Atsegin eta Aita Hilario Olazaranen Argi zortzikoak aukeratu dituzte.