Elkarretaratzea egingo dute Miarritzeko hilketa matxista salatzeko
Antxoko Gure Zumardian kontzentrazioa egingo dute igandean 13:00etan, 75 urteko emakume bat senarrak tiroz erail izana gaitzesteko.
Harremantxok Pasaitarrei dei egin die igandean 13:00etan Antxoko Gure Zumardian izango den elkarretaratzearekin bat egin dezaten, urteko hirugarren hilketa matxista -Euskal Herrian, betiere- salatzeko. 77 urteko gizon batek 75 urteko emaztea tiroz hil zuen atzo Miarritzen (Lapurdi), gero bere buruaz beste eginez.