Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Pasaiako udaleku irekietan izena emateko epea zabalik da

Inskripzioak gaurtik hasita maiatzaren 5era arte egin ahal izango dituzte udalerriko gazteek. Udalekuak uztailaren 1etik 30era izango dira.

Izena eman dezakete Haur Hezkuntzako 5 urteko gelaren Lehen Hezkuntzako 4. mailen artean dauden Pasaiako haurrek.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/04/16

Pasaiako haurren udaleku irekietan izena emateko kanpaina ireki dute, gaurtik maiatzaren 5era arte. Inskriba daitezkeen gazteek udalerriak erroldatuta egon beharko dute, eta 2011-2016 (biak barne) urteen artean jaioak izan behar dira -Haur Hezkuntzako 5 urteko gelatik Lehen Hezkuntzako 4. mailara arte, alegia-.

Udalekuak uztailaren 1etik 30era izango dira, 9:30etik 13:00etara, astelehenetik ostiralera. Egingo dituzten jarduerak hurrengo asteetan zehaztuko dira, egoera soziosanitarioaren bilakaera kontuan hartuta. Hasiera batean, denbora gehiena aire zabalean egotea eta, ahal izanez gero, irteera batzuk egitea izango da helburua.

Guztira 210 haurrentzako tokia egongo da udalekuetan, eta horiek seiko taldeetan banatzea aurreikusi dute. Izen-emate kopurua handiagoa bada, zozketa egingo da.

Izen-ematea eta ordainketa
Hileko kuota 79,50 eurokoa da, eta hobariak izango dira familiaren errentaren baitan. Horretarako HAZeko bulegoetan aldez aurretik kontsulta egin beharko da. Ordainketa haurraren izenean egin beharko da kontu korronte honetan: Kutxabank ES55-2095-5400-02-1061652334.

Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak Udaleku Irekietan izena emateko eta informazioa lortzeko sistema bikoitza diseinatu du:

  • Donibaneko, Antxoko eta Trintxerpeko HAZ (Herritarren Arreta Zerbitzua) bulegoetan. Horretarako, hitzordua eskatu beharko da 943 34 40 34 telefono zenbakira deituz.
  • Online, hemen klik eginda. Horretarako, ziurtagiri digitala behar da. Ziurtagiri digitala B@kQ HAZ bulegoetan eskura daiteke, aurrez hitzordua eskatuta (943 34 40 34).

Informazio orria eta izena emateko formularioa Pasaiako ikastetxeetan banatu dute jada, baina HAZeko bulegoetan ere dago eskuragarri, eta udalaren webgunean ere deskarga daiteke.

Izena ematerakoan, matrikula orriarekin batera, ordainagiria eta haurraren osasun txartelaren kopia aurkeztu beharko dira. Haur Hezkuntzako umeei dagokienez, nortasun agiriaren fotokopia, halakorik badu, edo hura agertzen den Familia Liburuaren orriaren kopia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.