Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Galeria] XXXIII. Sagardo Egunaren zuhaixkak landatu dituzte

Hilaren 24ean oreretarrek etxean 'txotx' egin dezaten egitaraua prestatu dute. Lau omenaldi berezi egin dituzte, bakoitzaren omenez sagarrondo bat landatuz.

Errenteria-Oreretako XXXIII. Sagardo Eguna aurkeztu dute gaur goizean Arramendin.
Olaia Gerendiain
Errenteria-Orereta
2021/04/17

Gaur goizean Arramendin aurkeztu dute Errenteria-Oreretako XXXIII. Sagardo Eguna, eguzkia lagun. Egungo egoera dela eta, egitarau berezia prestatu dute bizilagunek euren etxeetan txotx egin dezaten. Lau sagarrondo landatu dituzte; bakoitzarekin, omenaldi berezi bat.

Hilaren 24koa ezohiko Sagardo Eguna izango da, bigarren urtez jarraian. Dena den, pandemiak ere ez du ase egin oreretarren ospatzeko egarria, eta hainbat ekintza antolatu dituzte aurtengorako ere -egungo osasun egoerak baimentzen duen neurrian, betiere-. Antolakuntzan ari den Idoia Arbelaitzek aurkeztu ditu larunbateko jarduerak; horiek guztiak online jarraitu beharko dira, Sagardo Egunaren webgunean nahiz sare sozialetan zabaldutako estekaren bitartez:

  • 11:00etatik 14:30era Xenpelar plazan nahiz Gamon Zumardian XXXIII. Sagardo Eguneko edalontzia hartu ahal izango dute bizilagunek, eta baita sagardo botilak ere, etxean txotx egiteko.
  • Sagardotegi batean bazkaltzeko gonbidapenen zozketa egingo dute postuetan banatutako edalontziren bat eskuratzen duten guztien artean.
  • 13:00etan Sagar Dantza egingo dute.
  • 17:00etan trikitilariek eguna girotuko dute herriko hainbat txokotatik.
  • 20:30ean DJ Bull-ek emanaldia eskainiko du, amaiera ordu zehatzik gabe (indarrak agortzen zaizkion arte, antolakuntzaren arabera).

Omenaldiak
Arbelaitzek mintzaldia baliatu du Gautxori elkarte gastronomikoko kide Bixente Ibarguren Agirre omentzeko. Oreretarra iaz zendu zen, Sagardo Egunaren antolaketa lanetan urteak eta urteak eman ondoren: “Berdin zion adinak, berdin zion orduak. Hori bai! Siesta garaian ez jarri hitzordurik. Beti prest”, egin dio aipamena kideak.

Gertukoen artean betiko bizi dadin, sagarrondo bat landatu dute Arramendiko sagastian. Halaber, herriko elkarte gastronomiko eta ostalariak ere goretsi dituzte, zuhaixka bana landatuz horiengatik ere. Azken arbola Sagardo Eguneko Batzordearen izenean jarri dute.







 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.