Bi errenteriar 'Ur Handitan' saioko protagonista gaur
Haurtzaroan sexu abusuak sufritu dituzten pertsonei ahotsa emango die ETB1eko Ur Handitan saioak gaur.
Haurtzaroan sexu abusuak sufritu dituzten pertsonei ahotsa emango die ETB1eko Ur Handitan saioak gaur. Xabier Madariaga kazetariak sexu erasoak sufritu dituztenen testigantzak bilduko ditu Sekreturik gabe izeneko erreportajean, eta testigantza horien artean, bi errenteriarrenak jaso ditu: Josu Berrarena eta Nora Barrosorena.
Josu Berrak jasandako sexu abusuak publikoki salatu zituen 2019an, 52 urtez gordeta izan zuena aterata. HITZAk elkarrizketatu egin zuen, eta halako egoerak bizi izan dituztenei salaketa jar dezatela eskatu zien oreretarrak.
Erreportajea gaur emango du ETB1ek 22:20an.