Pala Motzeko Lehen Mailan hiru talde izango ditu EPLEk
Emaitzei erreparatuta, argazki historikoa klubarentzat, orain arte inoiz ez baitu lortu EPLEk hiru talde Lehen Mailan izatea Pala Motzean.
Asteburu biribila Pala Motzeko Senior modalitatean EPLEko palistentzat, bi finalerdiak irabazita mailari eustea lortu dute. Eskisabel eta Yorelek etxean jokatutako partida irabazita Tolosako palisten aurka, Lehen Mailara igo eta final handian sartzea lortu dute. Galtzen hasi ziren EPLEko palistak, 1-8 markagailuarekin, baina buelta eman zioten partidari; 20ra berdindu zuten, eta hortik aurrera jokoan nagusitzea lortu zuten Eskisabelek eta Yorelek. 40-32 utzi zuten markagailua partida amaieran.
Estefano eta Ruben erraz gailendu ziren, nagusitasuna markatuta partida guztian zehar. 40-24 utzi zuten markagailua EPLEkoek; une ezin hobean daude bi palistak.
Eiheramendik eta Abelek berriz, jaitsiera partida izan zuten larunbatean. Bi puntuko aldearekin, baina nahikoa izan zen gailentzeko eta mailari eusteko Oianguko pilotariak irabazita. Borroka gogorra izan zuten partida osoan, eta lehiaketari oso modu irregularrean ekin bazioten ere, partida erabakigarrira sendo heldu da bikotea.
Emaitzei erreparatuta beraz, argazki historikoa klubarentzat, orain arte inoiz ez baitu lortu EPLEk hiru talde Lehen Mailan izatea Pala Motzean.
Aurreko asteburuko partida guztien emaitzak, hemen.