[Bideoa] Kalean da Ilargi abeslariaren bigarren singlea, 'Agur'
Bere lehen diskoa izango denaren bigarren aurkezpen kanta da zabaldu berri duena. Diskoa kaleratzear da gazte lezoarra.
Ilargi abeslari lezoarrak bere diskoa izango denaren bigarren aurrerapena plazaratu du, Agur singlea. Urtarrilean zabaldu zuen lehen kanta, Betirarte.
21 urteko abeslari eta sortzailea da Ilargi Arrizabalaga . Txikitatik datorkio musikazaletasuna, eta hainbat ikasketa egindakoa da arlo horretan. Bi urte inguru dira euskal abestien bertsioak igotzen hasi zela Instagramera. Aldi berean, kontzertuak ematen hasi, eta abesti propioak sortzeari ekin zion. Orain, kaleratzear den diskoarekin, mundura zabaldu nahi du gazte lezoarrak.
Jarraian, Agur kantaren bideoklipa.