Bi otordu zozketan errenta aitorpena euskaraz egiteagatik
Oarsoaldeko lau udalek ogasuneko tramitea euskaraz egitera animatu dituzte eskualdeko zergadunak. Zozketa bat abiarazi dute.
Eskualdeko lau udalek bat egin dute errenta aitorpena euskaraz egitera bultzatzeko iniziatibarekin.
Eskualdeko lau udalek -Pasaia, Lezo, Errenteria-Orereta eta Oiartzun- errenta aitorpena euskaraz egitera animatu dituzte Oarsoaldeko zergadun guztiak. Hori egiten dutenen artean bi lagunentzako otordu bana zozkatuko dute.
Zozketan parte hartzeko, zergadunek formulario bat bete beharko dute, hemen klik eginez.
