Gizon bat laban batekin larri zauritzeagatik atxilotua
Gizon bat atxilotu dute beste gizon bat labain batekin lepoan larri zauritzea egotzita.
Gizon bat atxilotu dute beste gizon bat labain batekin lepoan larri zauritzea egotzita. Atzo eraman zuten epailearen aurrera atxilotua —48 urteko gizona— baina ostegunean izan ziren gertakariak Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailak jakitera eman duenez. Biktima ospitalera eraman eta bertan ingresatuta utzi zuten.
Ostegun eguerdian, Beraun auzoko ostalaritza establezimendu batean zauritutako gizon bat zegoela esanez deia jaso zuen Ertzaintzak. Establezimenduko terrazan aurkitu zuten gizona, zaurituta eta odoletan. Hark esan zien bertaratu ziren agenteei, erasoa egin ziona, familiartekoa izandakoa zuela, gerturatu eta lepoan labankada eman ziola. Zauritua egoera larrian dago. Ustezko erasotzailea, handik gutxira atzeman zuen poliziak, eta hilketa saiakera leporatuta atxilo eraman zuen.
