Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskarari 'mamia aterako' diote Oarsoaldeko okindegiek

81 establezimenduk egin dute bat eskualdeko lau udalek abiarazitako kanpainarekin. Hizkuntzaren erabilera sustatzeko hainbat baliabide banatu dizkiete jabeei.

Gaur goizean aurkeztu dute 'Atera mamia euskarari' kanpaina, Errenteria-Oreretako Fanderia okindegiaren kanpoaldean.
Olaia Gerendiain
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2021/04/27

Hogeita lau urte dira Oarsoaldeko lau udalak, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen normalizazioa sustatzeko elkarlanean ari direla. Urtero gremio bat hautatzen dute bertan euskararen erabilera indartzeko, eta 2021ean okindegi-gozotegiak izango dira protagonista, atera mamia euskarari lelopean.

Errenteria-Oreretako Fanderia okindegian aurkeztu dute gaur goizean aurten eskualdeko okindegiei zuzenduko dizkieten ekintzak. Topaketarekin bat egin dute honakoek: Eneko del Amo, Errenteriako Garapen Ekonomikoko zinegotzia; Loreto Osa, Pasaiako Euskara zinegotzia; Josu Delgado, Oiartzungo Euskara zinegotzia; Laura Muñoz, Lezoko Ogasun zinegotzia; Maika Martin, Errenkoalderen ordezkaria; Ander Lizarralde, Itturriren ordezkaria; eta Edurne Mitxeo, Lezokoak elkarteko ordezkariak.

Hainbat doako baliabide banatu dizkiete iniziatibari atxikitako okindegiei eta Osak horiek guztiak banan-banan aurkeztu ditu; honakoak dira:

  • 100 egun, 100 hitz egutegia. Hilaren 14tik uztailaren 22ra bitartean euskarazko hitz bat ikasteko aukera emango zaie euskaraz ez dakiten merkatariei eta ogiarekin loturiko esaera bat ikasteko aukera merkatari euskaldunei.
  • Kartoi lumazko panelak ohikoen diren 14 ogien euskarazko izenekin.
  • Sariak bezeroentzat. Urriaren 15etik azaroaren 15era, establezimenduetako produktuak euskaraz eskatzen dituzten bezeroei txarteltxo bat emango die saltzaileak zozketa batean parte hartzeko. Establezimendu bakoitzeko irabazle bat aterako da eta hilabeteko ogia (50 euroko erosketa eskubidea) eskuratuko du onuradunak.
  • Itzulpena. Jendaurrean dituzten idatzi eta oharrak euskaraz jartzen lagundu diete (itzulpenak, maketazioa, paisaia linguistikoa euskalduntzeko euskarriak, aholkularitza teknikoa…).
  • Horrezaz gain, okindegietako hiztegitxoa ere banatu zaie.

Dagoeneko 81 establezimenduk egin dute bat kanpainarekin, baina arduradunek ohartarazi dute okindegi-gozotegiren batek iniziatibaren berri jaso ez balu eta interesik izango balu, garaiz dabilela oraindik ere: bere herriko euskara zerbitzuarekin harremanetan jarri besterik ez du. Honakoak dira kontaktuak:

  • Errenteriako Euskara Zerbitzua. 943 449 613 (Herriko enparantza z/g).
  • Lezoko Euskara Zerbitzua. 943 513 476 (Donibane kalea 2).
  • Oiartzungo Euskara Zerbitzua. 943 493 842 (Fermiñene etxea. Aialde, 2).
  • Pasaiako Euskara Zerbitzua. 943 004 330 (Euskadi etorbidea 61, Trintxerpe).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.