2016. urtean jaiotako haurrek ere izena eman dezakete udaleku irekietan
4 urteko geletan dauden Pasaiako haurrek ere izena eman ahal izango dute, maiatzaren 12ra arte, uda honetarako antolatutako jardueretan.
Pasaiako Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak aurten antolatuko dituen udaleku irekietarako, 2016. urtean jaiotako haur pasaitar guztiek eman ahalko dute izena, 4 urteko geletan daudenak barne.
Izen ematea maiatzaren 12ra bitarte zabalduko da bai HAZeko bulegoetan – hitzordua eskatu behar da lehenago – bai telematikoki. Aurtengo udalekuetako informazio sakonagoa irakur daiteke honako esteka honen bidez.