Alabergara helduko dira txistu doinuak
Txistulariek iganderoko diana egingo dute asteburu honetan ere. Honakoan, Alaberga auzora joko dute eta bi zortziko eramango dituzte auzoa alaitzeko 09:00etan hasita, Pedro de Zabala y Garayren Zortzikoa eta 1860, egile ezezaguna duena joko dituzte.
Auzoan barrena ibilita, Herriko Plazan amaituko dute emanaldia.
