Gazteentzako lan eskubideen gida ondu dute Ernaik eta LABek
LABek larunbatean deitu duen manifestazioarekin bat egitera deitu du; gazteen zutabeak Papresako zubian egin du hitzordua 11:45ean.
Maiatzaren Lehenaren testuinguruan gazteentzako lan eskubideen gida atondu dute Ernai gazte antolakundeak eta LAB sindikatuak. Langileen Nazioarteko Egunaren bezperan aurkeztuko dute gida hori, ostiralean, Gaztañoko auzo elkartearen egoitza berrian antolatu duten hitzaldian. 18:30ean izango da.
Hitzaldi horretan, gazteak jasaten ari diren prekarizazioaren aurrean, zein lan eskubide dagozkien bildu dute gidara. Kolektiboki euren eskubideak borrokatzeko tresna da argitaratu duten gida.
Halaber, gazte guztiak deitu dituzte larunbatean, LAB sindikatuak deitu duen manifestaziora. 12:00etan abiatuko da Matxaingo biribilgunetik azken hori, baina hiru zutabe batuko zaizkio martxa nagusiari, tartean, gazteena. Horretarako 11:45ean egin dute hitzordua Papresako zubian, eta bat egin du Ernaik.