Mar Menor babesteko iniziatiba Xenpelar Etxera helduko da astelehenean
Maiatzaren 3an 19:00etan zabalduko dute erakusketa eta bertan izango da Ascension Estefania Sanchez-Guerrero Fuentes HEL horren sustatzailea eta argazki erakusketaren egileetako bat.
Murtzian bertan sinadura bilketa egiten. Murtziako Mar Menor babesteko iniziatibak argazki erakusketa antolatu du maiatzaren 3tik 15era Xenpelar Etxean. Mugimendu hori, Mar Menorren, inguruko kutsaduraren mehatxupean dagoen 139 kilometro kuadroko ur gaziko albuferaren izaera juridikoa aitortzen duen HEL Herri Ekimen Legegile bat sustatzen ari da. Oarsoaldean, horren aldeko sinadura bilketa egiten ari diren Mikel Martin Conde eta Xabier Sanchez Agirregomezkortak azaldu dutenez, “estatuan 500.000 sinadura bildu behar dituzte”.
Hori dela eta, sinatzera deitu dituzte ingurumena babesten duten herritar guztiak, “iniziatiba honen alde egin eta solidarioki babestera”.
Maiatzaren 3an 19:00etan zabalduko dute erakusketa eta bertan izango da Ascension Estefania Sanchez-Guerrero Fuentes HEL horren sustatzailea eta argazki erakusketaren egileetako bat.
Iniziatibaren gaineko informazio gehiago, hemen eskura daiteke.
