Auzolana egingo dute Altzaten igandean
10:30ean bilduko dira Altzate eremuan parkea nahi dutenak, zonaldean hainbat lan egiteko. Erakusketa auzoetan jartzen ari dira.
Iganderako (maiatzak 2), Altzate parkeari bai! ideiari jarraiki auzolanerako deia egin dute. 10:30ean gelditu dira Altzate eremua herritarren erabilerarako parke nahi dutenak elkarlanerako.
Jarduerarekin bat egingo dutenei eskatu diete lanerako arropa eraman dezatela, hau da, eskularruak, botak eta horrelakoak. Hamaiketakoa izango dela agindu dute.
Bestalde, egitasmoaren bultzatzaileak tarteka erakusteka jartzen ari dira Errenteria-Oreretan, Altzaterako pentsatua dagoen hirigintza egitasmoaren eta parkearen proposamenaren gainekoak azaltzeko. Hilaren 24an herriko erdialdean izan ziren, eta 17an, berriz, Xabier Olaskoaga plazan.

Hilaren 24an, erakusketa Errenteriako erdialdean.
