Euskal presoen alde elkartuko dira bihar Gure Zumardian
Hileroko azken ostiral guztietan bezala, 20:00etan plazatik ekingo diote bihar antxotarrek euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko bideari.
Hileroko azken ostiral guztietan bezala, enkartelada egingo dute bihar -ostirala, hilak 30- 20:00etan antxotarrek, Gure Zumarditik hasita. Barrutia oinez inguratuz, elkartasun pausoak emango dituzte euskal preso, iheslari eta deportatuen babesean.
Hitzordua aprobetxatu dute gogora ekartzeko maiatzaren 8an Balbino Saenz Olarra euskal preso antxotarrak urteak beteko dituela, eta ingurukoak animatu dituzte zorion-agur bat idatz diezaioten. Alboko irudian dago helbidea.