Jaizkibelgo eremu militarrerako martxa prestatzen hasiko dira
Batzarra maiatzaren 5erako deitu du herritar talde batek. 19:30ean hasiko da, Txerrimuñon. Martxaren seigarren ekitaldia izango da.
Jaizkibel militarrik gabe seigarren martxa prestatzeko bilerara deitu du herritar talde batek maiatzaren 5erako (asteazkena). Irekia izango da bilkura, hau da, edonor joan daiteke izan eragile edo norbanako. 19:30erako egin dute deia, Txerrimuñon.