Maiatzaren Lehenean, ESK, Steilas eta GOTen martxa
'Eskubideak jokoan ditugu' egingo dute bidea, Errenteria-Oreretan 10:00etan hasi eta Donostiaraino. Hiriburuan beste manifestazio batekin bat egingo dute.
Urtero moduan, ESK nahiz Steilas sindikatuek nahiz Grupo Oarso Taldeak (GOT) Maiatzaren Leheneko martxako egingo dute Errenteria-Oreretatik Donostiara Eskubideak jokoan ditugu mezuarekin gorpuztu dute deialdia. Larunbatean da Langileen Eguna.
10:00etan aterako dira Gamon Zumarditik martxakideak. Euren asmoa da 12:00etan Donostian egotea, hiriburuko Bretxa abiapuntu izango duen beste martxa handiago batekin bat egiteko.
Hiru eragileek aurtengo Maiatzaren Lehenaren harira irakurketa egin dute. Hori osotasunean ikusteko, sakatu hemen eta PDF artxibategia ireki edo jaitsiko da.