Aldundiko Berrikuntza Sailekoek eskualdeko lau enpresa bisitatu dituzte
Enpresen eraldaketa digitala eta berrikuntza sustatzea du helburu Oarsoaldea Garapen Agentziak. Prozesua nola doan erakutsi diote aldundiari.
Oarsoaldea Garapen Agentziak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, eskualdeko enpresen eraldaketa digitala eta berrikuntza sustatzea du helburu. Lankidetza publiko-pribatua da horretarako gakoa, Oarsoaldeak azaldu duenez.
“Oarsoaldea Garapen Agentziak”, zehaztu dute, “gure eskualdeko enpresen eraldaketan duen zeregina diagnostikoaren lehen fasean definitzen da, non gure enpresa-sarearen egoera ezagutzen den eta bere erronka garrantzitsuenak identifikatzen diren”.
Identifikatu ondoren, Oarsoaldeak enpresak teknologia eta prestakuntza eragileekin jartzen ditu harremanetan. Hartara, eraldaketa digitala, berrikuntza edo antzematen dituzten beste behar batzuk sustatzen dituzte.
Aldundiko arduradunek egitasmoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Jon Gurrutxaga Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Ingurunearen Departamentuko Berrikuntza zuzendariak eta Angel Martin Berrikuntza Teknologiko eta Nazioartekotze Zerbitzuko burua izan dira eskualdeko lau enpresatan. Oarsoaldeako hainbat ordezkarirekin batera izan dira honako tokietan:
- Egaña Caucho-Metal enpresak, Errenterian kokatuta dagoenak, bibrazioen aurkako euskarriak diseinatzen eta fabrikatzen ditu, eta makineria eta kautxu-metalezko beste pieza batzuk berdintzen ditu. Bere ekoizpen-prozesuen zati bat digitalizatu eta automatizatu du, nabarmenduz Irungo Bidasoa lanbide-heziketako zentroak egindako makina-prototipo baten garapen arrakastatsua eta Oarsoaldean Errenteriako Don Bosco lanbide heziketako ikastetxeko ikasleen aldetik sustatzen ari den garapen-faseko bigarren prototipoa.
- Euroutil enpresa Errenterian dago eta burdinaren eta aluminioaren galdaketa-industriarako moldeak eta tresnak diseinatzen eta fabrikatzen ditu. Enpresa horrek, bere know-how-aren ondorioz, plataforma digital berritzaile bat garatu du, mekanizazioaren arloko enpresen industria-prozesu guztien kudeaketa optimizatzeko.
- ZB Group Errenteriako enpresa bat da eta burdinazko eta ez-burdinazko hondakinak tratatzeko, eraikitzeko eta EEH eraispena burutzeko instalazio eta ekipo mugikorrak diseinatzen, fabrikatzen eta instalatzen ditu. Bere sektorean mundu osoan erreferente izaten jarraitzeko, berrikuntzaren eta 4.0 Industriaren aldeko apustu argia egiten ari dira, bai ekoizpen-prozesuetarako bai bere produktuetarako irtenbide teknologiko berriak erabiliz eta sartuz.
- Salva Industrial enpresa Lezon dago kokatuta eta okindegi eta gozogintzarako ekipo profesionalak diseinatzen eta fabrikatzen ditu. Bere produktuetarako irtenbide digitalak garatzen eta txertatzen aritzeaz gain, Ogigune ari da bultzatzen, mundu mailan bakarra den berrikuntza gunea okintza eta gozogintzaren sektorean.