COVID-19agatik 120 kutsatu gehiago atzeman dituzte aste honetan Oarsoaldean
Oiartzunen eman dira daturik larrienak eta dagoeneko 916ko tasa dauka udalerriak; gainontzeko herrietan behera egin du indizeak.
Astelehenetik ostegunera COVID-19agatik kutsatutako Oarsoaldeko herritarren kopurua 120koa izan da, Osasun Sailak plazaratutako datuen arabera. Zehazki, 57 izan dira Errenteria-Oreretan hautemandako positiboak, zortzi Lezon, 33 Oiartzunen, eta 22 Pasaian. 100.000 biztanleko tasari dagokionez, udalerri guztietan jaitsi da Oiartzunen izan ezik.
Ondoren ikus daitezke herrietako tasak (atzoko datuetan oinarrituta), eta herrien kutsatzeak astelehen-astearte-asteazken-ostegunean.
- Errenteria-Orereta. Tasa: 617 (627koa zen astelehenean). Kutsatzeak (astelehenetik ostegunera): 11-9-23-14.
- Lezo. Tasa: 641 (723koa zen astelehenean). Kutsatzeak (astelehenetik ostegunera): 2-3-3-0.
- Oiartzun. Tasa: 916 (896koa zen astelehenean). Kutsatzeak (astelehenetik ostegunera): 10-4-8-11.
- Pasaia. Tasa: 651 (771koa zen astelehenean). Kutsatzeak (astelehenetik ostegunera): 6-6-9-1.
Bertan kontsulta daiteke Osasun Sailak koronabirusaren garapenari buruz plazaratutako txostena.