Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Erreportajea] «Argi pitin bat» orotariko emakumeen elkarbizitzari

‘Itsasargi’ izena eman diote Pasaiara heldu berri diren emakumeen harrera beharrei erantzun asmo duen programari. Herrigintzan diharduten elkarteetako kideak izango dira aurtengo mentore.

Hainbat jatorriko hamabi emakumek parte hartu zuten 2018-2019 ikasturteko egitasmo pilotuan.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/04/30

Hainbat lagunen arteko bizitza bezala definitzen du Elhuyar hiztegiak elkarbizitza; baina, elkarren ondoan bizitzea elkarrekin bizitzea al da? Bizikide izatea espazio jakin bat partekatzeak definitzen al du? Edo beharko luke, behintzat?

Pasaiako Udaleko Migrazio eta Aniztasun Arloko teknikari den Aitor Oiartzabal Zabalegik iritzi dio «elkarbizitza positiboa» bermatu ahal izateko modu bakarra «harrera» lantzea dela.

Azken termino hori, norbait hartze hutsaz harago, hala zehazten du Euskaltzaindiak: «Bereziki, norbaitek beste norbait bere etxean edo lagunartean hartzea, ostatu, laguntza edo babesa emateko». Hartarako, hain zuzen, jarri zuten martxan 2017-2018 ikasturtean Pasaian bizilagun berri diren emakumeak artatzeko prozesua.

Lanketa horri esker hainbat zailtasun eta behar espezifiko identifikatu ahal izan ziren, eta euren harrera nahiz integrazio prozesuan lagungarri izandako elementuak aipatzeko garaian, parte hartzaileek sostengu komun bat hartu zutela ahotan gogoan du Oiartzabalek: «Erreferentziazkoa bihurtutako beste emakume bat ezagutu, eta haren laguntza jaso izana».

Errealitate hori abiaburu, hurrengo urtean udalak saiakera pilotua abiarazi zuen SOS Arrazakeria eta Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean, teknikariak azaldutako honako xede honekin: «Iritsi berriak diren emakumeei harrera integrala egiteko mentoretza sozialean oinarritutako programa martxan jartzea».

Proba pilotu bat, abiagune
Guztira hainbat jatorriko hamabi emakumek hartu zuten parte esperientzia hartan, bost taldetan —bi hirukote eta hiru bikote—. Talde bakoitza udalerrira heldu berri zen emakume batek eta Pasaian errotutako beste batek edo bik osatu zuten. Mentoreak eta mentoratuak.

Saiakera hura «integraziorako bide» izan zela uste du Idurre Zugazagasti Aja Elhuyarreko Partaidetza teknikariak, eta ildo berari jarraiki, aurten Itsasargi programa abiarazi dute, lehen saiakera horren gainean sostengatuta, helburu nagusi batekin: «Pasaiara iritsi berri diren emakume migratuei akonpainamendua egitea herriko elkarteen bidez; hain zuzen, emakumeekin edo nolabait feminismoarekin lotutako elkarteekin». Udalerriko elkartegintzan diharduen emakume bana —kasuren batean baita bi ere— izango da heldu berri den beste baten mentore.

Akonpainamenduak sei hilabete inguruko luzapena izango du, maiatzetik urrira bitarte; ezinbestekotzat jo du Zugazagastik denbora tarte minimo hori, «harreman bat eraikitzeko konfiantza sortzeko». Iritsi berri diren emakumeen artean orokortutako errealitate gogor bat antzeman dutela ere aitortu du: bakardadea. Horrekin hausteko bide izan asmo du programak.

Premia horri ere aipu egin dio Pasaiako teknikariak, eta isolamenduari aurre egiteko aurtengo mentoretza kolektiboa funtsezko izango dela sinetsita dago. Programaren izena ausazkoa ez dela gaineratu du, izan ere, Itsasargi terminoak adiera asko baititu proiektu honetan: «Alde batetik, Pasaia portuko herria delako; eta bestalde, bizitzaren itsasoan aurre egiteko ezinbestekoa delako argi pitin bat botatzea elkarren arteko prozesu horri».

Sarritan bidelagunik gabe Pasaian lur hartzen duten emakumeek herrian erreferentziazko norbait izan dezaten apustua egin dute. Gaur egun, gainera, pandemiak ezarritako neurriekin, are zailagoa bihurtu da sareak eraikitzea, eta horretan ahalegin berezia jarri behar dela uste dute antolatzaileek.

Hartu-emanak biko noranzkoa du. «Beste bizipen eta bizimodu batzuk ezagutzeko», azaldu du Zugazagastik, «ez bakarrik mentoratutakoek, baita mentore direnek ere». Pasaian elkar-bizi diren emakumeen errealitateak elkarrekin bizi eta saretu daitezen.

Programa aurkeztearekin batera, lehen saioa egin dute gaur.

Programaren aurkezpena
Gaur goizean aurkeztu dute Itsasargi iniziatiba Donibaneko Juanba Berasategi aretoan eta topaketa horrekin egin dute prestakuntza-zikloko lehen saioa. Horrekin batera, programaren helburu eta funtzionamenduak zehazteaz gain, egitasmoko partaideek elkar ezagutzeko aukera ere izan dute.

Hurrengo saioetan, besteak beste, honako gai hauek landuko dituzte: atzerritartasuna eta diskriminazioa, emakume etorkinekiko aurreiritziak eta estereotipoak, kulturarteko gaitasunak…

Lehen pauso horiek emanda, bikoteak osatu eta akonpainamenduari ekingo diote. Antolatzaileek nabarmendu dute “edozein aitzakia” izan daitekeela aproposa emakumeak elkar daitezen, dela kafe bat hartu, ekitaldi batera elkarrekin joan edota paseo bat eman, horiek guztiek pertsoen arteko loturak errotu eta, ondorioz “Pasaiako bizikidetza aberasten” baitute.

Programari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi duenak posta elektroniko bidez mezua idatz diezaieke  saiakeraren dinamizatzaileei.

Erlazionatutako edukiaHonduras izango dute hizpide jatorri ezberdinetako emakumeek
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.